XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARPENA, GHI-232/87-P05 espedientearen gainean hartutako akordioari buruzkoa dena.

1990eko urriaren 24eko Diputatuen Kontseiluak ondoan argitaratuko den zati azalgarria duen akordioa hartu du.

Lehena: Behin betirako onarpena ematea Zumarragako Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioetako espedienteari, akordio honetako bigarren atalean xedatutakoa salbu, ondoko zehatazpenekin: - Detailezko Azterketa bat elaboratzeko beharra kentzea zehaztutako garapeneko agiria beharrezko deneko eremuetan, hala dagokionean tresna horiek ezarri beharko duten erabakia bait da.

- 21. eta 22. Areen bermugapena posibilitatzea bien arteko koordinazio lortzearren, ezaugarri fitxetan adierazirik erresidentzia, probetxamendu, etxebizitza kopuru eta behe oineko merkatal erabilpenari buruzko xehetasunak lotesle izango direla, gainerako antolaketa orientagarria izanik, aurrikusitako PERIk beren aldakuntzaren ondorioetarako, eta 22. Arean onartu den erabilpen komertzialerako behe rasantea debekaturik.

- 32. Arean dagoen erabilpen industrialaren mantenimendua eta instalazioen zabalpena posibilitatzearen ondorioetarako, espaloien kontsolidazioaren deribatua onartzen da arau iragankor moduan, soilik prozesu produktiboak bere funtzionamendurako eskatzen dituen aldakuntzak bere esparru barruan egiteko posibilitatea onarturik.

Aktuazio horien erregulazioa PERI baten elaborazioaren bidez burutuko da, inola ere dagoena baino probetxamendu handiagora iritsi ezinik.

Beraz, espaloiak desagertzea planteatu edo zatitutako erabilpen industrialen beste mota bat nahi den momentuan, Arau Subsidiarioetako xehetasunek indar osoa izango dute.

- PERI baten bidez garatu beharreko iharduera eremu bakar moduan 11. Zona-Eizagako 37., 38., 39. eta 40. Areetako lurrak konfiguratzea, gestioaren ondorioetarako egoki eritzitako iharduera unitateak definitzearen kaltetan gabe.

Aipatu Planak antolaketaz kanpo gelditzen diren edifizioak zehaztuko ditu, nahiz eraikuntza berriaren gehieneko perfila PB+3 izan.

- 42. Arearen ezaugarri fitxan adieraztea Eizagako Kale Nagusiarekiko konexiorako balio duen bidearen lehen tarteunearen gainazalerako urbanizazio kargak jabeen kargura egongo direla.

- 2. sektorean espreski adieraztea marraztutako antolaketa orientagarria dela.

- 3. sektorean adieraztea baimendutako erabilpen bakoitzari dagokion gehieneko azalera eraikigarria.

- 4. Sektorearen ezaugarri fitxan aipatzea gehieneko azalera eraikigarria 61.847 m2takoa izango dela eta Arauetan marraztutako antolaketa izaera orientagarria duela.

- Egoera-plano bat ematea, orokorra zein ezaugarri-taula bakoitzari atxekia, antolaketaz kanpoko edifizio moduko aitorpenaz osatua.

- Txosteneko 6.5.1. atalean (aintzineko 23. area) aipatutako ibai-ubideetako sistema orokorraren ezaugarri-fitxa elaboratzea.

- 37., 38., 39. eta 40. areetan behe oineko garaje moduko behin behineko erabilpenaren denbora-irispidea argitzea.

- 21. areako Ezaugarri-Taulako 7. atala eta 6.2. Sistema Orokorren planoaren arteko kontraesana zuzentzea, Kalebarreneko Sistema Orokor moduan kalifikatzea edo ez kalifikatzeari buruz.

- 38. areako ezaugarri-fitxako 4.1. atala eta taula orokorraren arteko kontraesana zuzentzea, etxebizitzetarako gehieneko kopuruari buruz.

- 52. areako ezaugarri-taulako 6. atalean, iniziatiba publikoa aipuaren ordez iniziatiba pribatua aipua jartzea, behin behineko onarpen akordioaren arauera.